ELAk eta LABek Jaurlaritzaren murrizketen aurka egingo dute gaur
Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko funtzionarioen lan baldintzak negoziatzen dituen mahai orokorraren bilera izango da gaur. Heldu den urtean langile publikoen soldata ez igotzea eta enplegua ez handitzea erabaki duela jakinaraziko die gobernuak sindikatuei. Horren aurka Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean protesta egingo dute ELAk eta LABek. Bederatzi urtez akordiorik sinatu gabe egon ondoren, 2010ean hala egin zuen ELAk. Atzo, ELAko ordezkariek «eduki nagusietako bat bera ere ez» dela bete salatu zuten. Inflaziotik gorako soldata igoerak hitzartu ziren arren, erosahalmena %13 jaitsi dietela kalkulatu du. 13.000 lanpostu egonkortzeko konpromisotik 8.000 ez direla egin ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu