enplegua

ELAk ez du Lanbideko akordioa sinatuko

ELAko afiliatuen batzordeek ezezkoa eman diote LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari.

Herritar bat Lanbideko bulegotik irteten, Ondarroan (Bizkaia). MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 1a
12:43
Entzun

Bilerak Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dituzte, sindikatuko afiliatuen parte hartze "garrantzitsu" batekin. ELAren arabera, Jaurlaritzak sindikatuekin izenpetutako akordioak ez die lanpostua bermatzen oinarrizko errentaren programako 38 langileei.

Era berean, akordioaren edukiak "hobetzeko tartea" dagoela iritzita, LAB, CCOO eta UGTk hitzarmena sinatu izana deitoratu du ELAk: "Gobernuaren posizioetan aurrerapausoak egon direla ikusita ere, akordioak ez die irtenbiderik ematen oinarrizko aldarrikapenei ere".

Akordioak "soldata eskala bikoitza berresten" duela kritikatu du ELAk. Gainera, "lanpostu zerrenda aldebakarrez onartu izanak, egitez ezinezko egin zuen tokiko bulegoetako dotazioak mantentzeko aukera edota lanpostu bakoitzean burututako funtzioei egokitutako soldata mailak ezartzea".

Sindikatuak ohartarazi du akordioaren kudeaketa "presaka" eta modu "inprobisatuan" egiten ari direla eta horrek Lanbideko zenbait bulegotan "antolakuntza kaos garrantzitsua" eragin dezakeela hurrengo egunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.