FINANTZAKETA

ELAk ez du nahi pentsio osagarrien dirua enpresei mailegatzea

Sindikatuak goitik behera baztertu du BGAE Borondatezko Gizarte Aurreikuspenen Erakundeek bildutako aurrezkiaren zati bat funts gisa baliatzea enpresak finantzatzeko. Confebaskek egin du proposamena, eta Eusko Jaurlaritzak bere egin du.

Berria.info
2013ko otsailaren 6a
15:28
Entzun

Agiri baten bitartez, ELAk salatu egin du Jaurlaritza lantzen ari den proiektuaren berri zuzenean ez jakin izana. Gogorarazi dio gobernuari sindikatuek ordezkaritza dutela enplegu arloko hiru BGAE handienen gobernu organuetan, hau da, Geroan, Itzarrin eta Elkarkidetzan. "BGAE horien kapitala ez da gobernuarena, ez patronalarena; aitzitik, langileena da, eta eginkizun sozial bat dagokio".

ELAk nabarmendu du gaur egun baliatzen dela pentsio osagarrien dirua enpresa proiektuak finantzatzeko, eta oraingo formularekin jarraitu nahiko luke. Hots, BGAE bakoitzeko gobernu batzordeak erabakitzea zer finantzatzen den. Jaurlaritza lantzen den proposamenaren arabera, ordea, BGAEk beren kapitalaren zati bat Kutxabanken eta Euskadiko Kutxaren esku utziko lukete, eta horiek arduratuko lirateke enpresei eman beharreko kredituak. "Jaurlaritzak dio eginkizun horren ordainetan finantza erakundeek kudeatutako kapitalaren portzentaje bat jasoko luketela. Hori ez dago ametitzerik", dio sindikatuak. 

Hain zuzen ere, ELAk ziurtatu du Kutxabanken ardura dela enpresak finantzatzea, eta haren sustatzaileek agindu zutela bat-eginda kutxek mailegu gehiago emateko moduan izango zirela. "Baina ez dago krediturik, edota usura interesekin ematen da". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.