ekonomia

ELAk ez du patronalarekin EAEko negoziazio kolektiboaren akordiorik sinatuko

Erreformen helburua lan baldintzen txirotze orokorra bilatzea dela salatu dute Adolfo Muñoz eta Joseba Villarrealek.

2011ko abenduaren 28a
17:08
Entzun

ELAk uste du "erreformen xedea lan baldintzen txirotze orokorra" bilatzea dela, eta Confebask EAEko patronalak badakiela Mariano Raxoi Espainiako gobernuburu berriarengandik "askoz gehiago" lortuko duela. Hala, sindikatuak aurreratu du ez duela sinatuko patronalarekin Euskal Autonomia Erkidegoko negoziazio kolektiboaren egiturari buruzko lanbidearteko akordiorik.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Joseba Villarreal negoziazio kolektiboko arduradunak salatu dute erreformak patronalaren neurrira egiten dituztela. "Ez da enplegurik sortzen; aldiz, enplegu duinaren ordez enplegu prekarioa sortzen da. Soldata duina zuen langile baten postuan hiru behargin prekario jartzen dituzte, eta hirurek batera aurrekoaren soldata ez dute osatzen".

ELAko arduradunek azaldu dute UGT eta CCOO negoziazio kolektiboa zentralizatzeko ahaleginak egiten ari direla Madrilen. “Ordezkaritzaren monopolioa eta euren finantzaketa bilatzen dute", adierazi du Villarrealek.

Sindikatuek soldatak eta lan laldintzak defenditu behar dituztela esan du Muñozek. ELAk soldaten inguruko txostena plazaratu du gaur Bilbon, prentsaurreko honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.