ELAk gaur jakinarazi duenez, berak irabazi ditu Osakidetzako hauteskundeak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun arloko 314 ordezkarietatik 83 bereganatu ditu. Aurreko bozak ere ELAk irabazi zituen.
Satse geratu da bigarren -69 ordezkari-, CCOO hirugarren -36-, ondoren LAB eta SME-FFHE -34na-. UGTk 26 erdietsi ditu, ESK-k 15, SAEk 14, UTESEk bi eta USOk bat.
Atzo egin zituzten hauteskundeak eta, ELAren arabera, %60ko parte-hartzea izan zen. "Langileek heldutasun handia erakutsi dute berriz ere", esan du sindikatuak.
EkoNOMIA
ELAk irabazi ditu berriro Osakidetzako hauteskundeak
314 ordezkarietatik 83 lortu ditu. Satse geratu da bigarren, 69rekin. Atzo egin zituzten bozak, eta parte-hartzea %60koa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu