ELAk irabazi ditu Eusko Jaurlaritzako boz sindikalak

LABek izan du gorakadarik handiena, 2006an baino zazpi ordezkari gehiago lortu baititu

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Lau urtean behin egiten dira Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikalak. 2006an baino zortzi ordezkari gehiago zeuden jokoan atzo; 86, hain zuzen. ELAk lortu zituen horietatik 35, LABek 32, CCOOk hamabi eta UGTk zazpi. Lehen biek gora egin dute bai boto kopuruan eta bai ordezkarietan: bost gehiago izango ditu ELAk aurrerantzean, eta zazpi gehiago LABek; CCOOk eta UGTk bina galdu dituzte.

«Oso emaitza onak dira; zerbitzu publikoen defentsan eta lan baldintzen hobekuntzan ELAk zuzendutako erantzunak babes zabala izan du administrazioko langileen artean», esan du sindikatuak. LAB ere gustura dago emaitzekin. «Langileek babestu egin dute LABek bere sinadurarekin mahai orokorreko akordioak babestu ez izana, baita Jaurlaritzak bultzatzen dituen politika neoliberalei aurre egin izana ere».

Beste sektoreetan ere pozik

Jaurlaritzan ez ezik, beste hainbat enpresatan dira hauteskunde sindikalak asteotan. Industrian lortzen ari den emaitzak nabarmendu ditu LABek. Arcelorren kasuan, Lesakan, Legasan eta Bergaran boto gehien izan dituen sindikatua da. Metal sektorekoen artean, Oñatiko Hijos de Garain lau ordezkaritik bostera igo da, eta Mungiako MESAn hamahirutik zazpi erdietsi ditu. Bilboko El Corte Inglesen hamabi ordezkariei eutsi die, eta Galdakaokoan bat gehiago lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.