EKONOMIA

ELAk jakinarazi du Celsa Atlantic enpresa arabarrak 91 langile kaleratu nahi dituela

Gainera soldatak %30 murriztu eta lanaldia 104 orduan luzatu nahi duela salatu du sindikatuak

2012ko apirilaren 20a
16:37
Entzun

ELAk jakitera eman duenez, Celsa Atlantic enpresa arabarrak 91 langile kaleratu nahi ditu Gasteiz eta Urbinako lantegietan, baita soldatak %30 murriztu eta lanaldia 104 orduan luzatu ere.

Zuzendaritzak ohar baten bitartez adierazi du murrizketa hauek ez dutela enpresaren geroa bermatzen, irauteko aukera txiki bat sortu besterik; ELAren arabera. 

Guztira 352 lagun aritzen dira enpresan, eta 2009tik soldatak izoztuta dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.