ELAk, LABek eta EILASek mobilizazioak iragarri dituzte hilaren 21, 22 eta 23rako Hego Euskal Herriko erakunde publikoetan. Egoera "oso larria" dela azpimarratu dute sindikatuetako kideek, eta alor publikoan espero diren murrizketak "gizartearen kontrako neurri onartezinak" direla adierazi dute. Gainera, martxoaren 29ko greba orokorra jarraitzeko eskatu diete herritarrei.
Sindikatuek hainbat protesta antolatu dituzte Hego Euskal Herri osoko ikastetxeetan, udaletxe eta diputazioetan, Osakidetzan, gobernuetan, administrazioan eta EITBn.