ELA sindikatuak eta CIG Galiziako CIG sindikatuak salaketa jarri dute gaur Espainiako Gobernuko hainbat presidenteren, Espainiako hainbat Ekonomia ministroren eta Espainiako Bankuko azken bi gobernadoreen aurka, Espainiako Auzitegi Gorenean.
CIGeko eta ELAko idazkari nagusi Suso Seixo eta Adolfo Muñozek aurkeztu dute salaketa, honakoen aurka: Jose Maria Aznar, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Raxoiren aurka —Espainiako Gobernuko azken presidenteak—; Rodrigo Rato, Pedro Solbes, Elena Salgado eta Luis de Guindosen kontra —azken Ekonomia ministroak—, eta Jaime Caruana eta Miguel Angel Fernandez Ordoñezen aurka —Espainiako Bankuko azken bi gobernadoreak—.
Asmo horren berri emateko asmoz, ELAko ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo, BBK aurrezki kutxak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Adolfo Muñoz sindikatuko idazkari nagusiaren ustez, Espainian konspirazio bat egon azken urteotan, "ekonomia osoa bankuen zerbitzura jartzeko helburuarekin".