ekonomia

ELAk uste du Espainiako aurrekontuekin ekonomiaren atzeraldia areagotu egingo dela

Hegoaldeko erakundeei politika fiskalak eta aurrekontuak "goitik behera aldatzeko" eskatu die, "enplegua behar bezala sustatzearren".

2012ko apirilaren 4a
14:41
Entzun

ELAren iritziz, Espainiako Gobernuak ostiralean onetsitako 2012ko aurrekontuen egitasmoarekin "ekonomiaren atzeraldia areagotu, gizarte babesa mugatu eta langabezia ugaldu egingo dira". Haren arabera, "aurrekontuen esparrua erabaki politiko batek finkatu du; alegia, Espainiako Estatuko administrazioen defizit publikoa murriztu nahi duen erabaki politikoak".

Sindikatuak dei egin die Hego Euskal Herriko erakundeei murrizte politikarik ez ezartzeko, baita politika fiskalak eta aurrekontuak "goitik behera aldatzeko" ere, "enplegua behar bezala sustatzearren". 

ELAk amnistia fiskala baztertu egin du eta uko egin die "administrazioetako langileen aurkako eraso berriei". Gogoratu du soldata izozketa berriarekin eroste ahalmenak %10 eta 13 bitarteko galera izan duela azken urteotan. Halaber, iruditzen zaio lanaldia 37 ordu eta erdira luzatzea edota lanpostu hutsak ez betetzea enplegu publikoa suntsitzeko neurriak dira. 

Espainiako aurrekontuei buruzko txostena plazaratu du ELAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.