Ekonomia

ELAren arabera, 54 langile hil ziren iaz Hego Euskal Herrian istripuen eraginez

Nabarmen istripu gehiago izan zen iaz, aurreko urteekin alderatuta, ELAren datuen arabera. Horregatik egoera "oso kezkagarria" dela dio sindikatuak.

2016ko apirilaren 18a
08:26
Entzun

Lan istripuen kopurua gehitu egin zen iaz, bai lana egin ezina eragin zuten istripuena eta baita eragin ez zutenena ere. ELA sindikatuak emandako datuen arabera, joan zen urtean 54 langile hil ziren Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. Gainera, igoera lurralde guztietan gertatu dela azpimarratu dute Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Leire Txakartegi eta Leire Heredia segurtasun arloko arduradunek gaur goizean eman duten prentsaurrekoan. Lan merkatuan "gero eta prekaritate handiagoa" egoteak istripuak aregotzea dakar;  "ezbeharren egiturazko arrazoiak dira".

Gainera, "axolagabekeria erabatekoa" ikusten dute lanbide gaixotasunen inguruan. Instituzioak gaixotasun horiek ezkutuan edukitzen saiatzen direla salatu dute: "Datu ofizialek ez dute errealitatea erakusten".

Egoera konpontzeko "enplegu duina eta eskubidetasuna sortzeak" gobernuen lehentasuna izan behar luke ELAren irudiko: "Enplegua sortzeko politikak bultzatzea eta lan eskubideak zabaltzea, prekaritatea ezabatuz, kontrolik gabeko azpikontratazioa mugatuz, eta, era berean, denboraldi partzialeko kontratazioa eta kontratazio lege iruzurra mugatuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.