ELAren kexuak

2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Gizarte zerbitzuak. ELAren arabera, gizarte laguntzak gutxitu ditu Jaurlaritzak, eta horiek lortu ahal izateko bideak zaildu. Sindikatuak uste du giza zerbitzuetarako eskubidea ez dagoela bermatuta.

Iruzurraren jazarpena. Zerga iruzurra saihesteko plan zehatzik ez du aurkeztu Jaurlaritzak, sindikatuak dioenez. Gizarte laguntzen iruzurrarekin alderatu dute zerga iruzurra, eta kolektibo ahulenak kriminalizatu ditzake horrek, haren esanetan.

PFEZ. Gehienezko tasa marjinalaren igoera %45etik %47ra igo izana «azaleko» neurri bat da. Azken urteetako murrizketetan %56tik %45era jaitsi da.

Sozietateen gaineko zerga. Lopezek enpresa txiki eta ertainentzako tasa %24tik %23ra jaitsi nahi izatea eta enpresa jardueren etekinentzat PFEZ progresibitatea kentzen saiatzea ere salatu ditu ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.