Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sindikatuei eskainitako gizarte elkarrizketa arbuiatu du, "langileek behar duten ekintza sindikalarekin bateraezina" dela uste baitu. "Bere lan agendatik sindikalismoa ateratzeko eta bere politika laguntzeko helburua du gizarte elkarrizketak Gobernuak egin behar duena ez egiteko: laneko legeak betetzeko eta lan istripuei aurre egiteko patronalari aurre egitea".
Hitz horiek ELAk Gasteizen egin duen manifestazio batean esan ditu, sindikatuko 500 bat delegatuk parte hartu duten biltzar batean egon ostean. Maiatzaren 21eko grebaren inguruan Muñozek dio "egin diren politiken aurkakoa" dela. Sozialistak politika horien erantzule ere badirela gogorarazi du, "aurrekontuen eta zergen gaineko politiketan ados agertu izan direlako".
Patxi Lopezek 3.000 milioiko zorretara jotzeko egin zuen iragarpenaren inguruan, sindikatuaren ustezhorrek "zerga sistema aldatzeko eta errenta altuei zergak ezartzeko asmorik ez" duela erakusten du. Muñozen arabera, hori greba orokorra egiteko beste arrazoi bat da. Era berean, maiatzaren 21ekoa greba politikoa izatea ukatu du: "Politiken aldaketa planteatzen duen greba sindikala da eta ez du inongo alderdi politikok instrumentalizatu".
Maiatzaren 21eko greba ELA, LAB, HIRU, EHNE, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek deitu dute.
Ekonomia
ELAren ustez gizarte elkarrizketa "langileek behar duten ekintza sindikalarekin bateraezina da"
Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak horrela erantzun dio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sindikatuei egindako gizarte elkarrizketarako gonbitari. Maiatzaren 21eko grebari dagokionez, "orain arte egin diren politiken aurkakoa" dela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu