ELAri «topikoz jositako eztabaida» sustatzea egotzi dio Txabarrik

Zerga iruzurra baimentzen dutela gezurtatu, eta sindikatuari emaitzak egiaztatzeko gomendatu dio

Leire Olaetxea.
2005eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Iruzurrari aurre egiteko behar bezainbeste egiten ez dutela gezurtatu zuen Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Gardentasuna baino gehiago ELAk «hautsak harrotzea» helburu ote duen zalantzan jarri zuen. Sindikatuak iruzurra kontrolatzeko borondaterik ez izatea egotzi zien asteazkenean agintariei, baina «datuak egiazta ditzaten», Txabarrik Foru Ogasuneko egoitzarako gonbidapen ofizialarekin erantzun zien atzo. «Gai korapilatsua» dela aitortu zuen ahaldunak, baina eztabaida «antzua eta topikoz josia» dela azpimarratu zuen.

«Gizarte gardenaren alde» daudela nabarmendu zuen Txabarrik, Gipuzkoako errenta kanpainaren aurkezpen ofizialean. «Gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkigu, baina datu guzti-guztiak mahai gainean jarri ditugu», zehaztu zuen.Hari beretik mintzatu zen Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun diputatua. Iruzurrari ikuskatzeekin ez ezik kudeaketarekin ere aurre egiten diotela nabarmendu zuen. «Gure lehentasun nagusietakoa da iruzurrari aurre egitea; ez dakigu ELAk nondik atera dituen emaitza horiek».

2004ko errenta kanpainan ez da berrikuntza nabarmenik izango. Mujikak Internetez balia daitezen dei egin zien zerga-pekoei. Ordaintzeko 2.900 au-tolikidazio jada pagatu dituz-tela nabarmendu zuen Txabarrik.

Nafarroan, maiatzaren 6an

Nafarroako errenta kanpaina maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 27an amaituko da. Bilduko eta banatuko duten diru kopuruaren inguruan ez zuen iragarpen ofizialik egin Francisco Iribarren Nafarroako Ekonomia kontseilariak. Hala ere, zehaztu zuen 90.000 autolikidazio igorriko dituztela eta, aitorpen batuak direla medio, 125.000 laguni eragingo dietela.

Asteartean hasiko dira likidazio horiek igortzen, eta itzultzekoak direnak onartzen badira, zergapekoek datorren osteguna eta maiatzaren 2a bitartean jasoko dute dagokien dirua.

-

2004ko errenta kanpaina



Gipuzkoa20042003 2002
Zergapekoak343.734 336.000 326.000Ordaintzekoak65.958 67.894 78.103Batez beste ordaintzekoa (euro)1.577 1.488 1.322Guztira (milioi euro)103,99 101,01 103,23Itzultzekoak277.776 267.456 248.900Batez beste itzultzekoa 996 981 918Guztira (milioi euro) 276,78 262,48 228,54

Nafarroa
Epea: maiatzaren 6tik ekainaren 27ra

Autolikidazioak :90.000, 125.000 lagunentzat

Informazioa:www.navarra.es web orrian eta 901.505.505 telefonoan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.