Elayko langileek enpresaren «xantaia» salatu dute
ANTZUOLA. Metalezko hodiak egiten ditu Elay enpresak. Enpresa «xantaia» egiten ari zaiela salatu dute langileek. Dagoeneko zuzendaritzak lan taldearen %40ri eragiten dion enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu du, eta soldata erejaitsi die langileei: %15. Orain, berriz, enpresa ixtearekin mehatxu egin dietela adierazi dute beharginek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu