Elecquiren ixtea salatzeko, elkarretaratzea egin dute langileek

Maiatzaz geroztik hartzekodunen konkurtsoan dago eta, ondorioz, 280 langile lanik gabe geratuko dira

ERREDAKZIOA
2009ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Elecqui enpresako zuzendaritzak enpresa desegiteko galdegin zuela salatzeko, atzo Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean bildu ziren Elecquiko langileak.

Benedi taldeko enpresak dira Elecqui eta Leihoko Bihotz, eta, horietan guztira, 280 langilek egiten dute lan. Maiatzean, hartzekodunen konkurtsoan ezarri zituzten enpresa horiek, ordainketak eteteko eskatu ostean.

Kontratuen baliogabetzearen zain daude orain langileak. Neurri horrek Elecquiko 65 langile ingururi eragingo lioke eta Lehoiko Bihotzeko 115 ingururi. Lehenagotik, borondatezko lanuzteak gauzatu zituzten enpresa horiek.

Langileek ez dute baztertu mobilizazio gehiago egitea Ricardo Benedi enpresa jabearen kudeaketa salatzeko. Era berean, datorren asterako batzar bat deitu dute, itxiera salatzeko egingo dituzten ekintzak zehazteko.

Mobilizazioak Elecquin eta mobilizazioak Cegasak Gasteizen duen fabrikan. Langileek lau orduko lan uzteak egin zituzten atzo lan txanda bakoitzean, enpresak martxan jarriko duen lan erregulazio espedientearen aurka egiteko. Halere, jakinarazi dutenez, hilaren 21ean, zuzendaritzak eta lan batzordeak bilera berri bat egitea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.