Elgorriaga txokolateen ekoizpena ez da sorterrira itzuliko. Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiaren arabera, konpainiaren jabe berriek ez dute produkzioa lekualdatzeko asmorik. Azken egunotan Chocolates Elgorriagak Gasteizen edo Irunen lantoki bat jartzeko aukerak sortu duen ikusmina zapuztu da.
1770. urtean ireki zen Elgorriaga, Irungo alde zaharrean (Gipuzkoa), eta han egon zen 1997. urtea arte. 2005ean enpresaren jabeek — Frantziako Cantalou taldea — Nueva Rumasaren filial bati saldu zioten. Orain Arabako Urban Global Brands konpainiaren eskuetan geratu da. Palentzian eta Avilan ditu lantokiak.
Elgorriaga ez dela Euskal Herrira itzuliko ziurtatu du De Andresek
Txokolate enpresaren lantoki bat Gasteizen edo Irunen kokatzeko aukerak ikusmina piztu du azken egunotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu