Elizak higiezinen zerga ez pagatzearen alde dago Raxoi

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Eliza katolikoak ondasun higiezinen gaineko zerga paga dezala proposatu du PSOEk, baina Mariano Raxoik kritikatu egin du proposamena, «gauden egoeran egonda». Espainiako presidenteak ziurtatu duenez, Eliza salbuetsita dago zerga horretatik, 1979an Vatikanoarekin sinatutako itun baten ondorioz. Itun hori bere kasa aldatzeko «inolako asmorik» ez du Raxoik, eta beste erakunde batzuek ere ez dutela pagatzen oroitarazi du. Gainera, deitoratu egin du Alfredo Perez Rubalcabak proposamena orain egitea, ituna indarrean egon denetik hogei urtetan agintean izan direla kontuan hartuta. Aitortu du, halaber, ezin duela ziurtatu PPk bere egoitza guztien zerga pagatzen duela. «Hala izatea espero dut».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.