Elkarretaratze zaratatsua PPren murrizketen aurka
Atzo hasi eta larunbata bitartean, herritarrek mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hainbat tokitan. Atzo, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deituta, elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten eskualdeka. Goizean ere elkarretaratzeak egin zituzten, eta murrizketen aurka intsumiso izatera deitu dituzte euskal erakundeak. Gaur goizean, sindikatuok datozen egunetarako iragarri dituzten mobilizazioen berri emango dute. CCOOk eta UGTk, berriz, 19:00etan manifestazioa egingo dute Donostian, Gasteizen eta Bilbon, eta 20:00etan Tuteran eta Iruñean. Greba orokorra ez du baztertzen Damaso Casado Euskadiko UGTko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu