Ekonomia

Elkarretaratzea egin dute Navaleko langileek gaur goizean

Sestaotik Erandiora joan dira, oinez, eta Murueta itsasontzi enpresaren aurrean egin dute elkarretaratzea.

Navaleko langileak lan karga eskatzen, otsailean. L. J., ARP
2014ko martxoaren 25a
21:38
Entzun

Navaleko langileek (Sestao, Bizkaia) martxa bat eta elkarretaratzea egin dituzte gaur, enpresarentzako lan karga eskatzeko mobilizazioen harira. Sestaotik Erandiora joan dira oinez, 09:15etik aurrera; horren aurretik, batzar informatiboa egin dute. Murueta itsasontzi enpresaraino joan dira, eta ondoren egin dute elkarretaratzea.

Ostegunean beste elkarretaratze bat egingo dute, Administrazio Kontseiluak bilera egingo duela eta; 08:30ean izango da.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilera eskatu du enpresa batzordeak, ontziolaren egoeraz hitz egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.