Emakumeak, atakan

Gizonen aldean gutxi irabazten dute emakume pentsiodunek. Haietako askok senideen laguntza ezinbesteko dute aurrera egin ahal izateko.

Miren Garate.
Donostia
2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Batez besteko pentsioa da 876,42 euro. Gizonezkoek kobratzen dutenak altxatzen du kopurua, emakumeena soilik kontuan hartuz gero, dezente txikiagoa litzatekeelako. Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak salatu du egoera oso larrian daudela Hego Euskal Herriko emakume pentsiodunak. Aurrera egin ahal izateko, seme-alaben edo senideen laguntza ezinbestekoa da askorentzat. «Lehendik ere jornal txikiagoarekin hartzen dugu erretiroa, eta orain izoztu egiten badigute, akabo», diote. Alarguntasun pentsioak gaur egun %52koak dira. Emakumeen egoera hobetu ahal izateko, horiek gutxienez %70era igotzeko eskatu du elkarteak. Kotizatu ez duten emakumeei ere pentsioa bermatu behar zaiela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.