Hona hemen Dominique Strauss-Kahnek ustez bortxatu zuen emakumeak Poliziari esandakoa:
•
•DSKrekin topo egitea. Emakumea Sofitel hoteleko 2806 suitean sartu zen, gela garbitzeko, eguerdi aldera. Haren aurretik zerbitzari bat atera zen, eta atea irekita utzi zuen. Garbitzaileak, badaezpada, oihu egin zuen, gelan sartu zela abisatzeko. Ez zuen inork erantzun, eta suitea garbitzen hasi zen. Logelara sartu zenean, ordea, DSK topatu zuen, biluzik. Barkamena eskatu eta gelatik atera zen.
•Jazarpena. DSK segika joan zitzaion eta suiteko atea itxi zuen. Arrastaka eraman zuen logelaraino eta han aho sexua egitera behartzen saiatu zen.
•Aho sexua. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, baina DSK-k harrapatu egin zuen. Bularrak ukitu zizkion eta galtzerdiak eta kuleroak kentzen saiatu zen. Ihes egin zuen berriro, baina DSK-k harrapatu eta aho sexua egitera behartu zuen.
•Salaketa. Emakumea gelatik atera zen eta gertatutakoaren berri eman zion bere nagusiari. DSK 12:28an atera zen suitetik, korrika eta presaka.
Emakumearen bertsioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu