Corrugados Azpeitia enpresak enplegu erregulazioa egiteko 76 eguneko dosierra aurkeztu du, eta Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzak onartu. Dosier horrek enpresako 444 langiletik 418ri eraginen die, eta bederatzi hilabetez ez dute lanik eginen asteartetan eta asteazkenetan. Langileek salatu dute enpresak urtebete baino gehiago daramala lan hitzarmenik sinatu gabe, beren erranetan baldintza bat paratzen dielako: urtean 32 ordu gehiago lan egitea, 1.670 guztira. "Baina, benetan, ez badauka lanik langile guztientzat, zergatik behar du urtean 32 ordu gehiagoz lan egitea?", galdetu du Andoni Eizmendi ELAko ordezkariak.
Corrugados Azpeitia Urola Kostako eskualdeko (Gipuzkoa) industriako enpresa handiena da. Alfonso Gallardo taldearena da, eta altzairu korrugatua egiten du. Langileen erranetan, enpresak lan karga gutxiago duela argudiatu du dosierra eskatzeko. Langileek hori ukatu dute, eta iaz ekoizpenaren "errekor urtea" izan zela diote.
ELAren eta LABen ordezkaritzek lanpostu guztiei eusteko baldintza paratzen diote enpresari, eta orduak gehitzeko garaia baino, orduak murriztu eta lana banatzeko unea dela uste dute.
Lan gatazka
Enplegu erregulaziorako dosierra onartu dio Jaurlaritzak Corrugados Azpeitiari
Txostena 76 egunekoa da, eta 444 langiletik 418ri eraginen die. Langileek salatu dute lan hitzarmena negoziatzeko urtean 32 ordu gehiagoz lan egiteko eskatzen diela enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu