Enpresa sarea eraldatzea da Mondragonen erronka 2013 eta 2016 artean

Taldeak politika sozioenpresarialari buruzko agiria onartu du: plan estrategiko guztien abiapuntua

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Mondragon taldeak 2013-2016 urteetarako jarduerak eta lan ildoak onartu zituen atzo bere kongresuan, Arrasaten (Gipuzkoa). Kooperatibetako 650 ordezkarik parte hartu zuten. Erronka nagusia «enpresa sarea eraldatzea» da, balio erantsiko enpleguak sortzeko. Horretarako, Mondragonek negozioen neurria merkatu globalera egokituko du, jarduerak gorabidean diren herrialdeetara bideratuko ditu, aliantza estrategikoak aztertuko ditu eta «hazteko aukera gutxien duten jarduerak birbideratuko ditu».

Taldeko kooperatibek helburu horiek lortzera bideratu beharko dituzte 2012ko kudeaketa planak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.