Euskal Herriko enpresaburu talde batek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Arangurengo (Bizkaia) eta Artziniegako (Araba) paper fabrikak erosi dizkio Kimberly-Clark multinazionalari. Ondorioz, Kimberly-Clarken lantegiak, jarduera eta langileak talde berriaren esku geratuko dira. Hogei milioi euro inguru inbertitu nahi dituzte hiru urtean.
Indarkia taldea da eroslea. Taldearen barruan daude Iñaki Lopez Gandasegi Synergy taldeko presidentea (Aernnova Aerospace, Aeroblade eta Orisol), Jesus Gonzalez Moro Inbisa eta Inberalia taldeetako presidentea eta Andoni Arteagagoitia Holfisa taldeko presidentea.
Enpresaburu talde batek erosi ditu Artziniegako eta Arangurengo paper fabrikak
Aernnova Aerospace, Inbisa eta Holfisa enpresetako presidenteak daude taldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu