Enpresaburuen gidari berria

2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Martxoaren 3an 65 urte beteko ditu Guillermo Zubia Confebaskeko idazkari nagusiak. Eta erretiroa hartzeko asmoa du, hamabost urte kargu berean nahikoak direla iritzita. Bi aste falta dira hark kargua uzteko, eta haren lekua hartzeko hautagaia proposatu du elkarteak: Nuria Lopez de Gereñu. Okerrik ezean, beraz, urte berriarekin gidari berria izango dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuek. Lehen hiru hilabeteetan maisu zaharraren babesa izango du,hamabost urtean ikasiak irakasten ariko baitzaio Zubia. Lopez de Gereñu eibartarra da jaiotzez, eta 43 urte ditu. Telekomunikazioetan goi ingeniaria eta enpresen zuzendaritzan masterduna da. Baina ikasitakoarengatik baino gehiago, arlo publikoan izan dituen ardurengatik da ezaguna: 2003tik 2005era Landa Garapenerako diputatua izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian eta 2005etik 2009raGarraio eta Herri Lan sailburua Jaurlaritzan.

Aitziber Arzallus
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.