Enpresaburuen konfiantza jaisten doa Alemanian
berlin Alemaniako enpresaburuen konfiantzak laugarren hilabetez jarraian behera egin du, eta irailean 2005eko maiatzetik izan duen mailarik baxuenera iritsi da. Abuztutik ia 2 puntu jaitsi da: 94,8tik 92,9ra. Ekonomiaren egoerak okerrera egiteak eragin du konfiantza galtzea, Ifo Alemaniako Ekonomia Ikerketarako Institutuak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu