Kezka handia sortu zuen AEBetan herrialde hartako bi konpainia enpresa txinatarren esku geratzeko aukerak. Azkenean, badirudi AEBetako taldeen esku jarraituko dutela. Unocal petrolio konpainiak atzo jakinarazi zuen Chevronek igo egin duela hasierako eskaintza, eta ontzat hartu duela. Chevronek 17.100 milioi dolar eskaini ditu orain, Txinako CNOOC emateko prest dagoena, baina 1.400 milioi gutxiago. Halaber, Maytag etxetresnen egilea erosteko lehiatik kanpo geratu da Txinako Haier, Whirlpoolen eskaintza parekatzerik ez duelako.
ENPRESAK. AEBetako bi enpresa erosteko asmoak zapuztu dizkiete Txinako bi konpainiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu