Enpresak finantzatzeko, beste ehun milioi euro jarriko ditu Kutxak

Hasieran jaulkitako ehun milioi euroak erabili ditu jadanik, ehundik gora enpresak eskatu dutelako finantzaketa

ERREDAKZIOA
2009ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Kutxak urrian jaulkitako ehun milioi euroren maileguek arrakasta izan dute Gipuzkoako enpresen artean, eta jadanik kopuru hori erabili dutenez, beste ehun milioi jaulkitzea erabaki du Donostiako Kutxak.

Krisiak sortutako mesfidantza dela eta, enpresek geroz eta zailtasun gehiago dituzte finantzaketa lortzeko, eta horri aurre egiteko, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen patronalak eta Kutxak akordioa sinatu zuten urrian, urtebeterako. Enpresek begi onez erantzun zioten finantzaketa bide berriari: epe horretan ehundik gora enpresa baliatu dira maileguaz, eta dagoeneko bete dute hasieran ezarritako kopuru hori.

Hori dela eta, «beste pauso bat» ematea erabaki dute bi erakundeek, «likidezia txikiagoa dagoen egoera honetan Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko». Xabier Iturbe Kutxako presidentearen arabera, Gipuzkoako garapen ekonomikoa aurrera eramateko konpromisoa dauka Kutxak, eta, horretarako, hainbat produktu eta finantza zerbitzuari da eskaintzen. Eduardo Zubiaurre Adegiko presidentearentzat, «beharrezkoa» da enpresek finantzaketa lortzeko bitartekoak aurkitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.