Enpresaren itxieraren aurka, lanuztea egin dute Babcocken
Trapagarango lantokia behin betiko itxi ez dezaten, euren esku dagoen guztia egiteko prest daude Babcockeko langileak; oraingoz protestak gogortzea erabaki dute. Atzo, egun osoko lanuztea eginda, lantokiko ekoizpena geldiarazi zuten. Goizean, ilara eginez, laurogei bat autotan egin zuten lantokitik Bilbora arteo bidea. SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietatea auzian parte hartzera behartu nahi dute ekimenokin, hain zuzen hura arduratu zelako lantegia asutriarrari saltzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu