Enpresaren «mehatxuak» salatuko dituzte Ebayn
IGORRE. Zortzi langile kaleratu eta soldatak %20 murriztu ezean, enpresaren etorkizuna kolokan dagoela esan die Igorreko (Bizkaiko) Ebayko zuzendaritzak langileei. Neurria «mehatxua» iruditu zaie ELAri eta LABi, eta gaurtik aurrera elkarretaratzeak egingo dituzte egunero. 2006an ere erretiro planak onartu ezean enpresa itxiko zuela esan zuela gogoratu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu