Europako Batasunakenpresei berme handiak emateko aukera zabaltzen zuen programa bat jarri zuen martxan 2009an. 2010. eta 2011. urteetan ere indarrean egon zen, baina aurten ez luzatzea erabaki du. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuarekin elkarlanean ari da, «berme handietarako marko bat» lortzeko. «Praktikoki gu arigatzaio proiektua egiten». Abuzturako Bruselari dekretu proposamen bat aurkeztea da asmoa. Espainiari dagokio hori egitea.
Ekonomiaren motorra diren enpresa proiektuei laguntzeko balioko luke berme programak, zehazki, finantziazio handia behar duten enpresei laguntzeko. Jaurlaritzaren arabera, iaz, Europako programa martxan zegoenean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoak soilik eskatu zuten programa aplikatzeko baimena.
Guztira, 42 enpresak jaso zituzten bermeak, 267 milioi eurorenak. Enpresa horiek 1.349 milioiko inbertsioak egin zituzten, eta proiektuen garapenean 2.800 enpresak hartu zuten parte. «Kopuruak argi erakusten du jarraitu egin behar duela berme handien lerroak», adierazi duPedro Gomez Danborenea Jaurlaritzako Industria sailburuordeak.
Haren esanetan, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Frantziak badute halako bermeak emateko aukera. «Guk ere enpresa handiei laguntzeko aukera eduki nahi dugu». Etorkizuneko arazoak saihesteko, Europako Batasunaren baimena ezinbestekoa dela dio, ordea, «enpresa proiektu handiei emandako babesa estatu laguntzatzat har daitekeelako bestela».
Enpresei berme handiak emateko baimena nahi du Jaurlaritzak
Espainiako Gobernuarekin batera dekretu proiektu bat ari da prestatzen, Europako Batasunari aurkezteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu