EKONOMIA

Enpresei lurzorua doan ematea defendatu du Kantabriak

Eusko Jaurlaritzak uste du legez kanpoko laguntza dela, eta ohartazi dio Kantabriari Europan salatuko duela.

Iker Aranburu.
2013ko azaroaren 27a
14:45
Entzun

Kantabriago Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak gaiztotzen ari dira. Santanderko agintariek lurzorua doan eskaini diete beren lurraldean inbertitu nahi duten enpresei. Neurri hori "legezkoa" dela dela ziurtatu du gaur goizean Ignacio Diego Espainiako erkidego horretako presidenteak, horrela ziurtatu diotelako bere gobernuko zerbitzu juridikoek. 240.000 metro koadro eskaini ditu Kantabriak, gutxienez 50 urtez erabili daitezkeenak, eta mailegu merkeak inbertsioa finantzatzeko.

Justu kontrakoa dela dio Eusko Jaurlaritzak. "Egiten badute, Europako Batzordera eta Europako Auzitegira joko dugu", ohartarazi zuen atzo Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak. Eusko Jaurlaritzak oso esperientzia txarrak izan ditu iraganean Europako erakundeekin enpresei emandako laguntzekin eta, bereziki, opor fiskalekin.

Gasteizko gobernua beldur da lurzorua doan lortuz gero, enpresa batzuek Kantabriarako bidea har dezaketela, oraintsu Tubacexek egin duen moduan. Arabako enpresak erabaki du lantegi berria Solaresen (Kantabria) irekitzea. Lurzoruaren prezioa baino, Laudioko eta Amurrioko fabriketako "lan kostu handiak" argudiatu ditu altzairuzko hodien egileak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.