ekonomia

Enpresek lan hitzarmena bete beharko dute Gipuzkoako Aldundiaren obra publiko guztietan

Diputatu Kontseiluak hartu du erabakia. "Langileen lan baldintza duinak eta seguruak bermatzea" ziurta dezake neurriak.

2012ko urriaren 16a
14:41
Entzun

Gipuzkoan enpresek hemendik aurrera lan hitzarmena bete beharko dute foru aldundiaren obra publiko guztietan, Diputatu Kontseiluak erabaki duenez. Izan ere, haren ustez, "oso garrantzitsua da langileen lan baldintzak bermatzea", eta neurri hori ezartzea beharrezko ikusi du "Madrildik inposatu nahi diren lan erreformei aurre egiteko".

Ondorioz, lan publikoetako lizitazioetan parte hartu nahi duten enpresek "langileen lan baldintza duinak eta seguruak bermatzea ziurta dezake" aldundiaren neurriak.

Diputatu Kontseiluak egokitzat jo du aldundiak onartzen dituen obra publikoak kontratatzeko prozedura guztiei lan, gizarte segurantza eta lan eta osasun segurtasuneko klausula bat gehitzea. Horren arabera, enpresa guztiei eskatuko diete Eraikuntzaren eta Obra Publikoen Gipuzkoako Hitzarmen Kolektiboa "zehatz-mehatz" betetzea. Betekizun hori, gainera, esleipen hartzaileek ez ezik horiek azpikontratatzen dituztenek ere bete beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.