EKONOMIA

Enpresetako zuzendaritza karguen %25 baino ez daude emakumeen esku, NBEren arabera

Mundu osoko enpresen %32k ez dute emakumerik zuzendaritza postuetan. Emakumeen soldata, gainera, gizonezkoena baino %24 txikiagoa dela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundearen txosten batek; neurriak eskatu ditu desoreka horiei aurre egiteko.

Mercedes konpainiako beharginak, iaz, Gasteizko lantegian. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Oihan Vitoria.
2015eko abenduaren 14a
07:47
Entzun

Lan munduan ere higatzen ari dira emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak. Hala jakinarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak "Giza garapenaren zerbitzurako lana" izenburupean gaur goizean plazaratutako txostenak. Haren hitzetan, mundu osoko enpresetako zuzendaritza postuen %25 daude soilik emakumeen esku, eta enpresen %32 inguruk ez dute emakumerik goi karguetan.

Soldatapeko lanak lortzeko mugak

Emakumeek batez beste gizonezkoek baino %24 gutxiago kobratzen dute beharrean aritzeagatik, munduko merkatuari egiten dioten ekarpena %52koa bada ere. Emakumeak, oro har, baldintza okerragoetan egiten dute lan, NBEk esplikatu duenez: izan diruz ordaindutako lanetan, izan ordaindu gabeko lanetan.

Hain justu, ordaindu gabeko lan gehientsuenak emakumeek egiten dituztela dio NBEk, "alde handiarekin", eta mugak dituztela soldatapeko lanak lortzeko. NBEk neurriak galdegin ditu desoreka horiei aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.