Enrique Goñik 300.000 euro gutxiago kobratu beharko ditu

Banca Civicako presidenteak gehienez 600.000 euro jaso ahal izango ditu, finantza erreformaren ondoren

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak nabarmen murriztu ditu laguntza publikoren bat —FROB funtsaren bidez— jaso duten finantza erakundeetako goi kargudunen ordainsariak. Neurriak eragin zuzena du Banca Civican, ia mila milioi euro jaso baitzituen bat egiteko garaian —Banca Civicaren barruan sartu zen Nafarroako Kutxa—. Atzo onartutako finantza sistemaren erreformaren arabera, laguntzaren bat jaso duten erakundeetako presidenteek urtean ezingo dituzte 300.000 euro baino gehiago kobratu. Banca Civicako erakundeko bi presidenteek, Antonio Pulidok eta Enrique Goñik —Nafarroako Kutxako kontseilari ordezkaria— 900.000 euroko soldata gordina dute. Horrez gain, ordainsari osagarriak jasotzeko aukera ere badute.

Banca Civicako hiru zuzendari nagusiek 500.000 eta 600.000 euro artean jasotzen dituzte. Arau berriekin, ezingo dituzte 100.000 euro baino gehiago kobratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.