Ekonomia

Epaileak tramitera onartu du Fagor Etxetresnen markak Cevitali saltzeko eskaera

Martxoaren 5era arteko epea jarri du, "eskaintza osoagoak eta hobeak" jasotzeko.

Miren Garate.
2014ko otsailaren 27a
07:27
Entzun

Pedro Malagon epaileak tramitera onartu du Fagor Irelandek eta Eveac-Crowe Horwarth-Sayma administratzaile konkurtsalek egindako eskaera. Markak Cevitali saltzeko aukera galdegin dute haiek, "Exagon taldeak zuzenean edo zeharka kontrolatutako edozein sozietateri" zehazki.

Fagor Irelandek jakinarazi duenez, 25 milioi euroren eskaintza egin du Cevitalek. Frantzian, Orleans eta Vendomeko lantegiak (labeak, sukaldeak eta bitrozeramikak) erosteko eskaintza egin du, eta Euskal Herrian Garagartza (Arrasate) eta Eskoriatzako Fagorren plantak erosteko ere bai.

Epaileak martxoaren 5era arteko epea jarri du "eskaintza osoagoak eta hobeak" jasotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.