Arrantza

Epailearengana eramango dituzte Frantziako Poliziak atzemandako Gipuzkoako ontzietako patroiak

Baionako Auzitegiak bermea jarri, eta libre geratzea espero da. Getariako 'Luis Barranco' eta Hondarribiko 'Santana Berri' atzo atzeman zituzten, antxoarekin batera sardina harrapatzea egotzita.

2010eko apirilaren 9a
10:42
Entzun
Gaur goizean eramango dituzte Baionako Auzitegiko epailearengana Getariako Luis Barranco eta Hondarribiko Santana Berri arrantzontzietako patroiak. Frantziako Poliziak atzo atzeman zituen bi ontziak, antxoatan ari zirela, hain zuzen ere, antxoarekin batera sardina ere arrantzatzea leporatuta. Gipuzkoako ontziek badute Frantziaren menpeko uretan antxoatan aritzeko baimena, baina ez, ordea, sardina harrapatzekoa. Nolanahi ere, antxoarekin batera sardina harrapatzen dute, ezinbestean. Bi ontzien artean hiru tona sardina zituzten.

Epailearen aurrean deklaratu ostean, bermea jarri eta libre geratzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.