Espainiako Gobernuak 400 euroko laguntza —Prepara plana— 450 eurora igoko du bihar, beren ardurapean hiru senide dituzten epe luzeko langabeentzat. Era horretako langabeei laguntza handituko die, baina plan horrek orain arteko aurrekontu bera izango du, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordearen arabera. Beraz, langabe gutxiagok jasoko du laguntza hori.
Gainera, laguntza hori jasotzeko baldintzak «ondo zehaztu» behar dituztela dio, kolektibo bakoitzak izan ditzakeen beharrei aurre egiteko. 400 euroko laguntza jasotzen den bitartean, beste laguntza batzuk jasotzea ere saihestu nahi du.
Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariak duela lau egun adierazi zuen egun laguntza hori jasotzen duten hainbat gazte gurasoen etxean bizi direla. Horren ildotik, Saenz de Santamariak iradoki du familiaren babesa dutenei laguntza murriztuko dietela. Lana bilatzeko orduan ere, «zorroztasun handiagoa» nahi du.
Epe luzeko langabe gutxiagok jasoko dute 400 euroko laguntza
Planak orain arteko aurrekontu bera izango duela eta baldintzak «ondo zehaztu» behar dituztela dio Espainiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu