Eraikuntza enpresen produkzioa %1,8 jaitsi da eurogunean

Urtebeteko datuak konparatuz gero, produkzioak, batez beste, %11,8ko beherakada izan du

Erredakzioa
Donostia
2009ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Eurostatek emandako datuen arabera, otsailean eraikuntza enpresen ekoizpena %1,8 jaitsi zen eurogunean. 11 herrialdetako enpresek hilabetean izandako bilakaera jakinarazi du estatistika erakundeak. Jaitsierarik handiena Errumaniak izan du, %8,6koa hain zuzen. Ondoren, Espainiarena izan da daturik baxuena, hango enpresek urtarrilean baino %5,3gutxiago fakturatu baitzuten.

Urte arteko datuei erreparatuz gero, jaitsiera are handiagoa izan da euroa duten herrialdeetan: batez beste, %11,8koa. Eslovenian gutxitu da gehien produkzioa: %25. Alemanian eta Espainian %20,9 eta %15,4 jaitsi da, hurrenez hurren. Iaztik, Polonian eta Suedian soilik egin du gora, %2,2 eta %2,1 hain zuzen.

Herri lanetan aritzen diren enpresak etxebizitzak egiten dituztenak baino okerrago ibili dira. Eurostaten arabera,%3,6 jaitsi zen otsailean aurrenekoen produkzioa eta %1,5 bigarrenena. Urtebeteko datuak alderatuz gero, kontrakoa gertatu da. Etxebizitza enpresek %13,1eko beherakada izan zuten, eta herri lanak egiten dituztenek, berriz, %9,5ekoa.

Eurogunean ez ezikEuropako Batasunean ere jaitsi egin zen produkzioa martxoan, %1,6 hain zuzen ere. Urtebetean, %11,2ko beherakada izan da 27 herrialdeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.