Eraikuntza lan handiak ikuskatzeko hitzarmena
GASTEIZ. Lan arriskuen prebentzioan batera jarduteko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek. Hala, diputazioetako teknikariak Jaurlaritzakoekin batera joango dira eraikitze bidean azpiegitura lan handiak ikuskatzera. Langileek arriskuak ekiditeko neurriak hartzen dituztela ziurtatu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu