Enplegua

Eraikuntzak Gipuzkoako ekonomian duen pisua %30 murriztu da 2008tik 2012ra

Tarte horretan sektoreko 3.800 enpresa eta 8.800 lanpostu galdu dira.

Miren Garate.
2014ko maiatzaren 19a
13:40
Entzun

Eraikuntzak duen "traktore efektua" kontuan hartzeko eskatu du Ascongi Gipuzkoako eraikuntzako patronalak. Sektorean 1.000 euro gehiago inbertitzeak ekonomian 2.400 euroko produkzioa ekartzen duela dio, 710 euro balio erantsian, 390 euro soldatetan eta 190 euro zerga eta kotizazioetan.

Eraikuntzak duen egoera gordina nabarmendu du patronalak. 2008tik 2012ra bitartean itxitako enpresen %45 sektore horretakoak ziren, batik bat hogei langile baino gutxiagokoak. Iazko datuek erakusten dute susperraldirik ez dela oraindik.

Lizitazio publikoa %52 murriztu zen 2013an bakarrik, eta %88 2010etik hona. Salmentak %8,6 jaitsi ziren, eta amaitutako etxe kopurua, %22. Ascongik dio prezioen "doikuntza" amaitzear dagoela. Horren adibide da, esaterako, etxe berriak %6,7 garestiago tasatu zirela iaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.