Eraikuntzako lan itunaren blokeoa salatu du LABek
IRUÑEA. Nafarroako eraikuntza sektoreko lan itunaren negoziazioak ez aurrera eta ez atzera daudela salatzeko, LABeko hainbat ordezkarik protesta egin zuten CEN patronalaren egoitzaren parean. Haietako bi egoitzako balkoian kateatu ziren, eta negoziazioaren aldeko bi pankarta zabaldu zituzten. Poliziak askatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu