Eustat estatistika institutuak, berriz, iragan urteari buruzko datuak atera zituen argitara atzo. Iaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,7 hazi zen ekonomia, eta institutuak nabarmendu duenez, «2001ean hasitako apalaldiak aurrera jarraitu zuen 2002an». Eustatek oroitarazi du Europan azken hamar urteetako hazkunderik txarrenak izan dituztela. Hala, gogora ekarri du euskal ekonomiaren bezero eta hornitzaile nagusiak, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia, %0,2 eta %1,6ko tartean hazi zirela.
Hazkundeak hazkunde, Barne Produktu Gordinetik Hegoaldeko hiritar bakoitzari dagokion errenta (per capita) Europako Batasunekoarekin alderatuz gero, batez bestekoaren gainetik dago: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez bestekoa baino %5 gorago, eta Nafarroan, %7 gehiago.
Eusko Ganberek kaleratutako txostenari erreparatuz gero, berriz, urte honetako lehen hilabeteetan ekonomiak bere horretan jarraitu duela antzematen da, 2002an baino «hamarren bat gorago, %2 inguruan». «Ziurrenik ez da asko aldatuko urtean zehar»; halaxe dio txostenak.>
Eraikuntza, eragile
Sektoreek iaz izandako bilakaerari begiratuta, argi dago gaur egun eraikuntzak bultzatzenduela ekonomia. Bere balio erantsia %4,7 igo zen iaz, eta enpleguak ere %4,8 egin zuen gora. Ez dirudi, gainera, gauzak aldatuko direnik azken hilabeteetan. Ganberen arabera, eraikuntzako produkzioa %3,2 igo da; hala ere, iaz, %6 egin zuen gora. «Eraikuntzak izan duen hazkunde erritmoa handia, batez ere, obra publikoari zor dio, etxebizitzen eraikuntzari baino gehiago».
1990eko hamarkada bukaerako hazkundearen eragile industriari izan zen, eta orain alderantzizkoa gertatzen zaio: sektore hori ari da motelen hazten. %0,3 baino ez zuen gora egin iaz, eta aurten ere antzeko bidetik doa. Eskari zorroa «ahul» dago, 2002an baino gehiago, eta stock-en maila iazkoa baino handiagoa da. Hala ere, industria produkzioaren indizea hazten hasi da berriro. «Jarduera mailak eragotzi egiten du enplegu berririk sortzea», dio Ganberen txostenak.
Lehen sektoreak bilakaera txarra izan zuen iaz. Balio erantsiak %4 egin zuen atzera, bereziki laborantzaren ondorioz, arrantzak hazkunde apala izan baitzuen. Zerbitzuek 2003an indarra galduko dutela erantsi dute Ganberek, batez ere handizkakoen alorrak.>
Azkenik, Eustatek azpimarratu du sendien kontsumoa gutxi handitu zela iaz(%1,6), kontuan hartuta EAEko BPGren %60 gastatzen dutela. Aldiz, administrazio publikoen gastua handiagoa izan zen:%3,2koa. Ganberen aburuz, kontsumoak hobekuntza «apala» ageri du aurten.
P
IKERKETA + GARAPENA
Hogeita bi urtean hogeita bi bider handitu da I+Gko inbertsioa
Josu Jon Imaz Jaurlaritzako Industria sailburuak jakinarazi duenez, duela hogeita bi urte baino hogeita bi aldiz handiagoa da Ikerketa eta Garapenean (I+G) orain egiten den ahalegina. Hala ere, ahaleginak egiten jarraitu behar da Europako batez besteko mailara iristeko, betiere Josu Jon Imazen esanetan. Adierazi duenez, azken hogei urteetako ahaleginaren ondoren «erortzen ari zen» ekonomiari buelta eman zaio, eta orain «indartsu eta lehiakorra» da.
Azken hamar urteetan Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Barne Produktu Gordina Espainiako eta Europako batez bestekoaren gainetik handitu izana azpimarratu nahi izan du.
Jaurlaritzak alor guztietan politika egitea erabaki duela esan zuen, eta horrek bere ondorioak ekarri dituela.>