Hanson Hispaniak salaketak aurkeztu ditu epaitegian, «jasandako erasoengatik». Sabotajeak egitea eta gezurrak esatea leporatu die kaleratutako hamazazpi garraiolari autonomoei eta EGAS garraiolarien sindikatuari. Erasoak bertan behera uzteko eskatu die. Sabotajeak enpresaren eta gaur egun lanean ari diren garraiolarien kontra izan direla dio enpresak.
Hanson Hispaniarentzat ez ditu hamazazpi garraiolariak kaleratu, merkatuko baldintzetara egokitzeko hornitzailea aldatu baizik; hamazazpi garraiolariek diote enpresak nahita baldintza onartezinak aurkeztu zizkiela haiek ez onartzeko.
Erasoak egitea eta gezurrak esatea leporatu die Hansonek kaleratuei
Enpresaren eta lanean ari diren garraiolarien kontrakoak izan direla nabarmendu du, eta auzitara jo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu