Ereserkiari txistuka

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Burtsaren ereserkia enpresen mozkinak dira. Baina gerta liteke, txerritxo ehiztariek, mozkinen berri izan eta txistu jotzea ere. Zergatik? Salmenta eta erosketetan adierazpen askatasun erabatekoa dagoelako. Izango da bere bolumenagatik une jakin batean artalde portaera sorraraz dezakeen iritzi talderik, bai txistuz, bai txaloz; baina mozkinen nahiz datu makroekonomikoen azterketan, beti dago ikuspegi kontrajarri eta erabaki askerako aukerarik. Batek erositakoa besteak saltzen duela, alegia. AEBetako desenplegu eskariak igo egin dira; eta bezperako ondasun iraunkorren eskarien igoera, zergatik ahaztu? Bi mila milioiren salerosketa erdietsi ezinik, maila txikiko eztabaidatzat jo daiteke atzoko txistu eta txaloena. Bistan da gure indizeek Wall Streeten gorriari azken minutuetan izkintxo egin ziotela. Baina ehiztarien aukera askea izan zen hori, aurreko minutuetan gorriari segitzea izan zen hein berean. Fiiiuuu !



Sanofiren (-%4,3) diabetesaren aurkako Lantus botikak minbizia eragiten ote duen susmoak zabaldu ditu UBS bankuko analista batek. Frantziako botikagileak 70 mila gaixorekin egindako frogen emaitzak argudiatu ditu, AEBetan 2000tik saltzen duen insulinaren pareko botikaren alde. Baina argitaratu gabeko ikerketen susmoa egia balitz, Sanofiren salmentetan hirugarrena den botikarenak egingo luke; 2012rako Sanofiren mozkinen herena Lantusen salmentatik sortzea espero da. Texasko Unibertsitateko ikerlari batek plazaratu ei du lehen susmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.