Erlea

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Euskaltzaindiak 90 urtean nola, burtsak ere egunez egun egiten du bere lana, azken mendean eta gehiagoan: enpresa nagusi batzuen prezioa finkatzea, alegia. Atzo, igoeren araua nagusitu zen, batik bat erlauntzako erregina, Edurnezuri (+%1) hortan tematu zelako. Beste erraldoia, Santander (+%0,14), alferrarena egiten ibili zen eta zarata handien, Arcelor Mittal (+%4,13) urgazleak egin zuen. EBZk egoera tentuz jarraitu beharrekoa dela esan zuen eta, notario balitz bezain sendo, bere hortan utzi zituen interes tasak. Ekonomiaren erlauntza egonkortzen ikusten du, baina ez du interes tasen igoera polinizatzeko asmorik. Eztia, diru mugimendua, ugaria izan zen atzo: 2.689 milioiren salerosketa izan zen, eta %2na pasako igoerak izan zituzten Abengoa, OHL eta BBVAk. Galera nabarmenik ez zen izan, eta igoeren araua segi ez zutenetan, Endesa (-%1,06) nabarmendu zen. Lorez lore, 11.800 puntuen langatik gora da berriz Ibex-35 (+%0,79).



Gamesa. Gamesako (+%0,81) presidente Guillermo Ulaziak dimisioa eman du, eta Madrilgo Jorge Calvetek ordezkatuko du karguan. Arrazoi pertsonalak argudiatuz egin du alde Ulaziak eta nekez filtratuko du enpresak jasoko duen pentsioaren berri.



Edurnezuri. Edurnezurik Brasilen duen apostua sendotu nahi du. Horretarako egin berri du banda zabalean jarduten duen GVTren gaineko Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP), 2.550 milioiren truke. Gaur bere Investors's Day delakoan emango du horren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.