Enpresak

Eroskik 666 lanpostu sortu ditu urte eta erdian frankizien bidez

Mondragon taldeko banaketa kooperatibak frankizia bidezko 110 supermerkatu zabaldu ditu 2014an eta 2015eko lehen sehilekoan.

Eroskiren denda bat, Oñatin. GARI GARAIALDE, ARP
xabier martin
2015eko urriaren 1a
12:44
Entzun

Eroski saritu du Espainiako Frankizien Elkarteak, azken urte eta erdian lanpostu gehien sortu duen enpresa delako. Guztira 666 enplegu sortu ditu frankzia bidezko bere supermerkatuetan. 110 supermerkatu zabaldu ditu epe horretan, Zurekin ereduari jarraiki, eta horretarako 29 milioi euroko inbertsioa egin du.

Eoskik zenbait frankizia marka eskaintzen ditu gaur egun, denda formatuaren eta eremu geografikoaren arabera bereizita. Frankizia eredu integrala ematen du Eroski/city markarekin (Caprabo Katalunian) kooperatibaren Zurekin eredu  berria daukaten 250 eta 500 metro koadro inguruko supermerkatuetarako. Baditu beste aukerak ere: Aliprox, eta Onda (Aprop Balearretan) formula malguagoa da, eta 200 eta 250 metro koadroko lokaletara egokitzen da. Horretaz gainera, martxoan Tarragonan lehen frankizia hipermerkatua ireki du, eta estrenakoz eraman du frankiziaren eredua hipermerkatuen arlora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.