Irudia.Gasteiz

EROSKIREN KARGAGAILU ELEKTRIKOAK

2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Eroskiren bost saltegitan bina puntu egongo dira ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko. Eroskik eta Ibilek (EEE eta Repsol) atzo erakutsi zituzten lehenak, Salburuko supermerkatuan, Gasteizen. Gainerako zortzi puntuak Bilbon (Indautxun eta Boluetan), Barakaldon (BECen) eta Donostian (Arcco Amaran) egongo dira. Kargagailu horiek erabili ahal izango dituzte, bai Eroskik —Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektrikoak erabiliko ditu banaketarako—, bai supermerkatuetara joaten diren bezeroek ere. Zerbitzua doan emango dute. Hori bai, zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa da txartel bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.