«Langileek indarra galdu dute enpresaburuekiko»
Patxi Lopez
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
«Ia kaleratze guztiak bidezkoak bihurtu dituzte. Dosierren baldintzak aldatu. Sektoreko itunak indargabetu dituztenez, langileek indarra galdu dute enpresaburuen aldean. Orain ez dugu hori behar».
«Garrantzitsuak dira malgutasun neurriak»
Confebask
«Bat egiten dugu erreformaren helburuekin. Oso garrantzitsuak dira erreformak giza baliabideen kudeaketarako eskaintzen dituen barne malgutasuneko neurriak. Urte askoan eskatu ditugu».
«Bidegabea eta desorekatua da»
Nafarroako Parlamentua
«Espainiako Gobernuak erreforma erretiratu egin behar du, bidegabea eta desorekatua delako. Enpresen interesak babesten ditu, eta ahaztu egiten da langileez. Gainera, ez du balioko enplegua sortzeko».
«Enplegua sortuko du, eta ekonomia haziko da»
Steffen Seibert
Alemaniako Gobernuko bozeramailea
«Erreformak enplegua sortuko du, eta lehiakortasuna eta hazkundea eragingo du. Espainiako Gobernuak herrialdearen arazo ekonomikoei aurre egiteko duen erabakitasuna erakusten du».